Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Juniorrek garaipena!

Azken asteetako lan onak saria izan zuen larunbatean Altzan jokatutako partiduan. Azken emaitza: Easo Begitek 43- Take Tolosa 52

Tolosatik Donostiarako bidaia luze xamar egin zitzaien arren ( Paco Yolditik buelta ere egin zuten partidua Altzako kiroldegian zela enteratu gabe…) denboraldiko bigarren garaipena boltsikoratu zuten juniorrek larunbatean.

Mikel Agirreren gidaritzapean ( Azaldegi anaiak Palentzia aldera joanak ziren), lehen laurdenetik aldea irekitzea lortu zuten gure mutilek, erasoan lotsik gabe jokatu eta hiruko jaurtiketak sartuaz. Ander Buldainek adibidez, bi sartu zituen laurden honetan.

Atsedenera 8 puntuko aldearekin iritsi ziren, baina hirugarren laurdenaren hasieran aurkariek jarritako zonakako defentsa batek, gure jokalarien ideiak eta ekintzak mantsotu egin zituen, eta, 17-7ko partzial bat baliatuta, 39-37ko markagailuarekin iritsi ziren azken laurdenera.

Hala ere, gureak sendo jarraitu zuten defentsan, eta aurkariek jaurtiketa libreetan izandako portzentai eskasak lagunduta (18 aukeretatik 4 baliatu zituzten) 43-52 markagailuarekin amaitu zen partidua, gureen alde.

Partidua irabazteagatik pozik egon daitezke gure mutilak, baina ezin da ahaztu lan asko dagoela aurretik, Easo Begitek taldea gure ligako azken postuetan aurkitzen baita.

Aste honetan Urretxun jokatuko dute arratsaldeko 7etan, ligako talde indartsuenetako baten aurka. Lana gogotik egin beharko da partidua aurrera ateratzeko.

1,2,3 TAKE!

menu
menu