Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Maldan gora motxila askorekin

Aldapetaren aurka ezin izan zuen garaipenik erdietsi Take Uzturrek.

Larunbatean goizeko 9etan hasi zen partida Suma Aldapeta talde donostiarraren aurka. Partidan sartzea izugarri kosta zitzaion Takeri, makal, baloi errazak saskiratu ezinik eta zailenetan zailena, baloia aurkariari oparituz gero aldeko saskiratzeak lortzea. Horixe izan zen akatsik nabarmenena, beraiek onartua izan zen kontzentraziorik gabeko partida izan zela.
Asko saiatu baziren ere ez zuten lortu, partida erdira bitarte egindako hanka sartzeek egindako hutsuneei buelta ematerik.

Garbi dago lanean jarraitu behar dela eta horretan diardute gure neskek astean zehar. Lan ona egiten ari direla diote entrenatzaileek, nahiz eta asteburuetan aurkakoa iruditu. Etorriko dira garai hobeak baina bitartean, elkartuta lanean jarraitzeko garaia da. Guztiok norabide berean lan egiteko garaia.

Animo neskak!!! Jarraitu ilusio eta motibazio berarekin lanean!

1,2,3 TAKE!!

menu
menu