Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KANTXARA BELDURREZ ATERATZEN ZARENEAN…

Lehen minututik partidua galdutzat eman zuen TAKE Aralar Kirolakek Hondarribian

Larunbata, arratsaldeko 18:00ak eta Hondarribiara joan behar liderraren aurka jolastera. Ez zen irteera erraza errendimenduko kadeteak egin beharrekoa. Hondarribiako taldea oso fisikoa eta teknikoa da, partidurik galdu gabe daude eta hori nahikoa izan zen gure neskak beldurtu eta hasieratik partidua aurkariari oparitzeko.

Denboraldian zehar landutako kontzeptuak ahaztuak ziruditen: defensa biguna, laguntzarik ez eta erasoan lehen pasean galtzen genuen baloia. Etxekoek oso erraz izan zuten euren altuera aprobetxatu ahal izateko, 22-0ko partzialarekin hasiz partidua.

Partiduak atsedenerarte ildo beretik jarraitu zuen. Soilik atsedenaldiko hizketaldiaren ondoren izan zen erreakzio txiki bat. Tolosarrak saskibaloira jolasten hasi ziren, baina nekeak eta etxekoen inspirazioak urrutiko jaurtiketetan ez zioten taldeari aldea jeisten utzi.

Kirolean batzutan aurkaria hobea da eta galtzea tokatuko da, alde handiagatik agian. Baina kantxara beti atera behar zara zure onena ematera eta ahal den gehiena borrokatzera, emaitza dena dela. Gure neskek hori ikasi behar dute, partidu bat baino gehiago eman baitute galdutzat azkarregi, denboraldian zehar. Modu honetan bakarrik lortuko dute kantxan ondo pasatzea eta emaitza hobeak lortzea.

Taldeak, gainera, albiste txar bat izan du aste hontan, duela pare bat aste lesionatu zen Irunek hilabete batzuk pasa beharko baititu kantxetatik kanpo. Animo asko eman nahi dizkiogu lerro hauetatik!!

Larunbatean EASOri bixita egingo diote neskek, arratsaldeko 18:00tan. Aurkari zuzena da, hortzak estutu eta garaipenaren bila atera beharko dute, beraz!

AUPA NESKAK eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu