Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE TOLOSA 59 - EASO 64

OSO GERTU EGON ZEN GARAIPENA ORAINGO HONETAN ERE

Partidu ederra gure mutilek jokatu zutena. Partidu osoan zehar borrokatzen eta lan gogorra eginez.
Partidua nahiko orekatua hasi zen, nahiz eta lehenengo abantailak kanpotarrenak ziren, 4-6 puntuko aldeekin mugitu ziren donostiarrak lehenengo bi laurdenetan. Atsedenaldia ondo etorri zitzaigun ideiak argitzeko eta oso bigarren zati on bat jokatzeko. Hirugarren laurdenean eta laugarren laurden hasieran Easo indartsuaren gainetik pasa ginen: defentsa izugarriak egin genituen (bigarren eta hirugarren laguntzak eginez toki guztietan), kontraeraso azkarrak, eta edozein jokalarik sartzen zuen kanasta. Gauzak horrela, 6 minutu faltan 5 gora jarri ginen Ikerren hiruko politt bat eta gero, eta harmailetako jendea disfrutatzen ari zen. Jokalariak ere gozatzen ari ziren kantxa gainean eta nahiz eta azkenean aurkariak estutu eta partidua irabazi, jokalariak ematen ari diren aurrerapausoekin geratzen gara: ikasteko gogoa erakusten dute astean zehar, ilusioa, konpromezua, gosea,...

Datorren astean Bilboko La Casillan, Unamuno indartsuaren kontra. Gu ere indartsuagoak gara orain dela bi hilabete baino!!

1, 2, 3, TAKE!!!!

menu
menu