Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Iurre taberna 37 - Arri BKL B 33

Luzapenean eginiko esfortzuari esker, garaipena lortu zuten TAKE Iurre tabernako kideek.

Partidu garrantzitsua izateaz gain, asko ikasi eta gozatu zuten partidua. Aurrerapauso handia Iurre tabernako kadete mutilek emandakoa.

Izugarrizko lenengo minutuak egin zituzten TAKEko mutilek non beasaindarrek ez zekiten zer egin. Hutsarte baten ondoren ordea partiduari buelta eman eta beasaindarrak aurretik jarri ziren. Lehen laurdenaren bukaeran beasaindarrak 2 gora joan ziren.

Bigarren laurdenean bi taldeek huts asko egin zituzten, prezipitazio asko, baloi galdu asko eta saskiratze gutxi ikusi ziren. Eta honen erreflexu izan zen atsedenaldiko emaitza 18-18.

Beasaindarrak oraingoan indartsugo atera ziren eta zonakako defentsan hutsune asko topatuz markagailuan 6 puntuz joan ziren, baina, tolosarrak mendiko botak jarriz lokatzetara bota ziren partidua irabazi nahi zutelako eta izugarrizko lana egin zuten defentsan.

Azken laurdenean tolosarrak izan ziren beti aurretik baina nerbioak, saskiratu nahiak eta hutsegite batzuk tarteko partidua bukaeran berdinduta bukatu zen.

Prorroga izan zen tolosako kiroldegiko kantxan, jokalarien gurasoen animoek eta jokalarien gogoak azkenean balio izan zuten partidua Tolosan geratzeko.

Asko ikasi zuten partidu honetan baina gehiago ikasiko dutenaren nahiarekin, joango gara hurrengo igandean Bergarara. Lan ona baina jarraitu beharra dutena.

1,2,3 takeeeee

menu
menu