Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AHAZTEKO PARTIDUA TAKE ORIA ELECTRICIDADEKOENTZAT

59-37 galdu zuten Internacional talde donostiarraren aurka

Donostian jokatu zuten kadete mutilek joan zen larunbatean, eta 2 astez jardunaldirik ez izan ostean partiduetara buelta ez zen nolanahikoa izan. Galduta ibili ziren une oro eta ez zuten asmatu botoi egokia zapaltzen.

Hasieratik amaiera bitarte partiduak norabide berdina jarraitu zuen. Aurkariek joko nahasi eta zoroa aurkezten zuten eta gureak joko nahasi horretan erortzen ziren. Irtenbide desberdinak saiatu ziren aurrera eramaten baina ez zuten asmatu, behin eta berriro Internacionalekoen joko eroarekin aurkitzen ziren. Ez zuten lortu erosotasunik aurkitzea inongo momentuan.

Aukera berri bat asteburu honetan Usabal kiroldegian aurkezten zaiena gure mutilei 10.30tatik aurrera Mondragon Unibertsitatearen aurka. Aste honetakoa ahaztu beraz eta burua altxaz dena eman beharko dute asteburuan garaipena etxean uzteko.

1,2,3…TAKE!

menu
menu