Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Norabidea aurkitu ezinik

Infantilen porrot gogorra arrasaten

Aurreko asteburuan infantilek Arrasaten jokatze zuten igandean, ez-ohiko ordu bat gure mutilentzat, hala ere dena ematera joan ziren.

Oso partidu parekatu baten aurrean aurkitzen ziren hasieratik, baina Arrasatekoek intentsitate handia jarri zuten, batez ere TAKEtarren baloiaren irteeran. Bertan arazo batzuk egon ziren eta horren ondorioz erasoa ez zen oso efektiboa, gainera defentsan eroso jolasten uzten genuen, eta nahiz eta defentsa onak egin, eroso jolasteak saskiratzeak ekartzen ditu.

Jokalariak honetaz konturatzean intentsitatea igo zuten eta gogo gehiago jarri zituzten, ondorioz markagailua parekatzen joan zen baina berandu zen partiduari buelta emateko. Irakurketa erraza partidu honetan, intentsitateak hasieratik altuena izan behar du eta ezin zaie eroso jokatzen utzi, hau lortuz gero partidu parekatu guztiak gure alde aterako dira.

Azken emaitza 57-46 izan zen.

Hurrengo astean oso indartsu dagoen EASO-ren aurka jokatzen dugu larunbata 10:30tan, astean zeharreko lana oso garrantzitsua da partidu honetan disfrutatu ahal izateko, animo mutilak segi lanean gogor! 1,2,3 TAKE!!!

menu
menu