Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Fase amaiera garratza TAKE Txindokirentzat

Porrot gogorra etxera

Aurreko asteburuan Take Txindokiko nexkek fase honetako azken partidua Lasarten jokatu zuten. Landaberriko taldeak ligan zehar nahiko emaitza onak lortu zituela ikusita, erronka gogor bat zuten aurrean. Horrez gain, aipatzekoa da Maddik eta Anek ezin izan zutela Lasartera bidaiatu. Galduta ibili ziren une oro, eta hasieratik aurkariak nagusitu ziren markagailuan eta beraiek nahi izan zuten forma eman zien partiduari. Bigarren laurdenean, markagailuan pauso txiki bat nabaritu zen Tolosarren alde. Laurden honetan gogoak piztu ziren, eta argi dago gogoak ezinbestekoak direla partidu bat aurrera eramateko, horrela 22-8 markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian beste hainbeste, hirugarren laurdenean eskuak jaitsi eta abantaila handia lortu zuten markagailuan aurkariek. Laugarren laurdenari erreparatuz, nahiko txukuna izan zen orokorrean, eta entrenamenduan landutako zenbait gauza aplikatu zituzten. Nahiz eta ligan zehar emaitza kaxkarrak lortu, aurrerapauso bat egon dela nabaritu da. Horregatik alde positiboarekin geratu behar dugu, eta lanean jarraitu gogo eta ilusioarekin. Abenduaren 12 an izango da fase berriaren lehen partidua.

1,2,3……..TAKE

menu
menu