Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EASO HARANBARRI 58-42 TAKE ORIA ELECTRICIDAD

Ideiak garbi izan arren, ezin garaipena eskuratu oso ordenatuta jokatu zuen Easoren aurka.

Donostian jokatu zuten Take Oria electricidadekoek Igande goizean. Maratoia zela medio tokitan aparkatu behar izan zuten, baina zorionez garaiz iritsi ziren partidura.

Garaiz bai, baina kontzentratuta ez hamahiru eta huts hasi baitziren galtzen. Defentsan bigarren aukera asko eskaintzen ari ziren eta erasoan ez zuten jokaldiak amaitzea lortzen. Nahiz eta presio irteera bikain gainditu, zelai erdia pasa ostean ez zuten gose nahikoa saskia erasotzeko. Atsedenaldian 20 puntuz behetik ziren eta sentsazioak ez ziren batere onak, 14 puntu bakarrik saskiratu eta gero.

Bigarren zatian defensa gogortu zuten eta jarrera on batekin markagailuan abantaila murriztea lortu zuten, baina 10 puntu ingurura hurbiltzen ziren bakoitzean Easokoek erasoko errebote pare bat eta tartea zabaltzen zuten berriro ere.

Partidu serioa jokatu zuten gureek, presio irteeran ordenatuta eta urduritasunik gabe baloia igoz, baino gainerakoan lan handia dago egiteko aurretik. Erasoan freskotasuna falta zaie gazte hauei eta defentsan gogorragoak izan behar dira bigarren aukerak ez eskaintzeko.

Hala ere, gogor ari dira lanean eta ziur lortuko dutela. Datorren asteburuan jai izango dute. Beraz, gauza ezberdinak egiteko aprobetxatu beharko dute asteburua. Txintxok izan eta 1,2,3…TAKE!

menu
menu