Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kanpoko hotzak jokoa hozten duenean

Ustez maila berdintsuko talde baten aurka porrot zabala erdietsi zuen TAKE Arrospe taldeak

Take Arrospeko neskek igandean jokatzen zuten asteburu honetan, eguna hotz zen kanpoan eta kiroldegiko babesean ere gauzak hotz hasi ziren. Lehen laurdenean neskak ez zirela kantxaratu zirudien, aurkaria nahi zuen guztia egiten ari zen eta tolosarrak berriz noraezean. Horrela lehen laurdena amaitzerako argi geratu zen partidua irabazteko aukera guztiak ihes egin zutela.

Hala ere, bigarren laurdenean zentratuago kantxaratu ziren eta aurkariaren puntu uholdea gelditzea lortu zuten, erakutsiz ez zegoela horrelako alderik bi taldeen artean. Garbi geratu zen talde honek baduela gaitasuna saskibaloian ondo jokatzeko eta horrela jarraitu zuen atsedenalditik bueltan ere, bi laurden hauek berdinketarekin amaitu ziren.

Azken laurdenean berriz ere mendi aldetik zetorren haize hotzak harrapatu zituen tolosarrak eta erabat ezustean harrapatu zituen aurkariaren defentsak, bi puntu bakarrik sartzeko gai izan ziren eta ezin izan zuten aurreko bi laurdenetan egindako lan txukunari jarraipenik eman.

Horrela porrot batekin bueltatu ziren etxera. Hurrengo partida etxean jokatuko dute azpeitiko taldearen aurka, ea zorte hobea duten. 1,2,3…. TAKE

menu
menu