Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Talde osoaren garaipena!

Asteburu honetan, lehen aldiz, talde osoa ginen partidoan, bai entrenatzaile bai jokalariak

TAKE Belate Txikik larunbatean etxean jokatu zuen goizeko 9:00tan Goierri taldearen aurka eta nahikoa arrazoi genuen partidoa irabaziko genuela pentsatzeko. Bi jokalariren parte hartzea oso garrantzizkoa izan zen puntuazioaren zati handi bat beraiek lortuak izan zelako.

Talde aurkarien puntuen gehiengoa lehen laurdenean izan zen eta hortik aurrera atakean oso gaizki ibili ziren. Gure defentsa guztiz txarra izan zen eta beraiek ez zuten asmatzen. Gure erasoan berriz, nahiko erraz mugitzen genuen baloia eta puntuak erraz lortzen genituen bai estatikoan, bai kontraerasoan. Errebotean berriz goierritarrak ziren nagusi.

Infantilen lanak markadorea ixtera eraman gaitu, baina atakeko lanak bakarrik. Defetsan asko dugu hobetzeko edo hobeto esanda, defenditzen hasteko garaia dugu mutilok. Horrek emango digu ligako beste talde batzuen aurka irabazteko aukera.

Animo mutilak! Segi lanean!!!

menu
menu