Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Errotaundi ISB 64 - TAKE Orbela 68

Partidu zaila aurrera ateratzeko gai izan ziren eta sailkapenean bigarren lekuan kokatu dira.

Bidaia ez zen ongi hasi, taldeko atzerritarrak abiapuntura iristeko arazoak izan zituen eta bere erreskatera joan behar izan zuen taldeak. Hori gutxi balitz epaileek euren kabuz ordu erdi beranduago hasiko zela partidua adierazi zuten.

Arazo guztiak atzean utzita partida ongi hasi zuten tolosarrek, azpeitiarrak baino sendoago atzeko lanean eta aurrean berriz gauzak argi zituzten, horrela lehen minututik aurre hartu zuten markagailuan. Benetako ikuskizuna eman zuten laurden honetan, taldeko gaztearen gidaritzapean aurkaria xehatu egin zuten 5-21 amaitu zelarik laurdena.

Hala ere, dena ez zen arrosa kolorekoa izango eta berehala etorri zen azpeitiarren erantzuna. Markagailua asko estutu zen atsedenaldira iritsi baino lehen, 26-31 adierazten zuen.

Bigarren zatian antzeko zerbait gertatu zen, laurden bat talde bakoitzarentzat hirugarrena tolosarrentzat eta laugarrena azpeitiarrentzat. Azken laurdena 17 gora sartu ziren tolosarrak baina amaieran denbora eskatzen amaitu zuten azpeitiarrek laurden honetan 31 puntu sartu baitzizkien tolosarrei.

Ikusitakoaren arabera garbi geratu da edozein menperatzeko gai dela taldea baina ez badu 40 minutuetan lan egiten ez dela beste inor baino gehiago, beraz argi dago zein den egin beharreko lana hemendik aurrera.

Hala ere , ez zen dena ona izan asteburuan. Igandean ezusteko triste batekin hasi zen eguna, gure taldekide den Anderrek senide bat galdu zuen, lerro hauetatik taldearen doluminak adierazi nahi dizkiogu. Animo Ander!!!!!!

menu
menu