Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BIDE ONETIK DOAZ ORIA ELECTRICIDADEKOAK!

Nortasuna aurkitzen doazen heinean, borrokatuz ateratzen dituzte partiduak aurrera.

Oñatin jokatu zuten larunbat goizean gure kadete mutilek, eta aurkitu zuten lehen arazoa, astero legez, talde indartsuago bat izan zen (ez dakit zer jaten duten Tolosatik kanpo, baina leku guztietan gu baino handiagoak dira).

Partidu guztian zehar markagailua parekatuta joan zen arren, jokoari dagokionez irakurketa desberdinak eman ziren. Lehenengo zatian ikusi ziren erasoak landuagoak izan ziren gure jokalarien aldetik, landutako erasoak saskiratze errazak baliatzen zituzten. Zoritxarrez, erasoan eroso ikusten ziren arren, defentsan bigarren aukera asko eskaini zituzten, eta Oñatiarrek nahiz eta behin edo bitan huts egin, hirugarrengo edo laugarren errebotean saskiratzea lortzen zuten. Beraz, defentsan nahiko eskas ibili ostean, atsedenaldira 6 puntuko abantailarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian partiduaren joerak aldaketa bat izan zuen, defentsak, gogorragoak izatera pasa ziren, gureek errebotea ondo itxi zuten, baina aurkariek kalitatezko saskiraketen bidez, ez gintuzten markagailuan alde egiten uzten. Taketarren erasoak ez ziren hasierakoak bezain eraginkorrak eta garbiak, baina erasoko errebotea amorruz erasotuz eta jaurtiketa libreen marratik asko asmatuz (%70) ez zioten aurpegia galdu norgehiagokari. Azkenean 40-46ko emaitzaz garaipena Tolosara ekarriaz.

Zorionak talde osoari, badoaz eta pixkanaka denboraldi hasierako apostuaren fruituak jasotzen, denbora luzez ez bada ere egunetik egunera kontzentrazio maila denbora gehiagoz mantentzea lortzen dugu, eta Anderrek eta Iñigok eskatzen dieten jokoa ikusten doa.

Datorren larunbatean, 10.30tatik aurrera Usabalen jokatuko dute hil ala biziko partidua Askatuaken aurka. Bigarren fasean erdiko taldean aritu nahi badute, gogor egin beharko dute lan astean zehar eta baita partiduan ere. Animo mutilak!

Partidua alde batera utzita, asteburua ez zen gustatuko litzaigukeen bezala amaitu, taldeko partaide baten senide bat zendu zen larunbat gauean. Kolpe gogorra familia eta lagunentzat, baina denen laguntzaz ziur aurrera egitea lortuko dezutela. Taldea zuekin dago, ANIMO ANDER!

1,2,3…TAKE.

menu
menu