Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadete mutilek ezin garaipena etxera eraman Durangon

Lehenengo laurden kaxkarra gehiegizkoa izan zen

Gogoz bidaiatu zuten Durangoko kantxa zoragarrira gure kadete mutilek, baino gogoa ez zen nahikoa izan Tabirako taldearen aurka. Tolosarrak gaizki irten ziren lehen laurdenean eta 28-13ko partziala gehiegizkoa izan zen buelta eman ahal izateko. Hala ere urdinak lanean jarraitu zuten eta bigarren laurdenean suspertzen hasi ziren, baino nahiz eta atsedenaldirako gerturatu markagailuko aldea jaistea asko kostatzen ari zitzaien.

Atsedenaldian gure kadeteek argi zeukaten partiduan jarraitu nahi ezkero oso ondo irten beharra zeukatela, eta hala izan zen, pixkanaka TAKEtarrak aldea jaisten hasi ziren, baino laurdenaren bukaeran jasotako bi hirukok egindako lan txukuna zikindu zuten.

Laugarren laurdenean berriz, tolosarrak entxufatuta atera ziren eta 5 minuturen faltan 5 puntura gerturatzea lortu zuten, irabazteko aukerarekin iritsiz partidu bukaerara, baino berriz ere Durangotarrak estutzen hasi ziren eta aldea 10etik gora eramatea lortu zuten, azkeneko minutura aukerak gutxituz gure mutilentzako. Bukaeran 8 puntuko aldea egon zen markagailuan, hala ere gure mutilek partidu guztia borrokatu zuten eta sentsazio onarekin bueltatu ziren etxera.

Hurrengo partidua Baskoniaren aurka izango da Usabalen.

1,2,3 TAKE!!!!

menu
menu