Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

FRUITUAK ATERATZEN HASTEN DIRENEAN

Infantil neskek denboraldiko partidurik hoberenetako bat egin zuten arren ezin izan zuten garaipena Tolosara ekarri. Azken emaitza: 52-25

Goizean goiz abiatu ginen Azpeitia alderantz. Bertara iritsi orduko esan ziguten kantxa handian jokatu beharko genukeela, beraz, ondo berotu behar zen. Gure neskak hotzez eta erdi lo zeuden beroketan, baina lortu genuen partidura aktibatuta iristea.

Beste aste batez ere, lana lana eta lana, hori zen egin beharrekoa eta gure neskek partidu hasierara mezu hori eramaten jakin zuten. Partidu hasiera gogor eta ona egin genuen markagailua bi taldeen artean ondo kudeatuz. Minutuak aurrera zihoazen ahala markagailuko aldea azpeitiarren aldera erori zen eta alde nabaria izaten bukatu zen partidua.

Berriro ere, partidua galdu arren, gure jokoa astetik astera hobetzen ari denaren seinaleak ikusi genituen partiduan. Joko maila aldaketa nabaria da. Adibidez, paseko marrak lehen aldiz larunbatean defendatu genituen eta baita pare bat baloi lapurtzea lortu ere. Orain, 40 minutuz lan egiteko ahalmena lortu behar dugu.

Astero entrenatzaileok esaten dugun moduan, animo neskak, denon artean, lortuko dugu lehen garaipena, eta bitartean, saskibaloiaz gozatu eta hobetzen jarraitzera!

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu