Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasiera indarberritua

TAKE Txindokiko neskei indarra hartzeko balio izan zien asteburuko partiduak

Bigarren faseko lehen partidua zuen Take Txindoki taldeak, hutsetik hasteko aukera berria hortaz. Partiduak hasiera batean ez zeukan itxura onik, ez dugu gezurrik esango, jokatzeko behar diren gutxieneko zortzi jokalari beharrean zazpi besterik ez bait genituen. Hala ere gure neskak borrokatzeko grina eta gogoa zutela erakutsiz indarrez atera ziren kantxara eta lehen laurdena irabaztea lortu zuten.
Bigarren laurdenean aldiz Bera Bera taldea nagusitu zen gure nesken nekearen aurrean joko azkarra baliatuz. Atsedenetik bueltan ordea gure jokalariak indarberrituta atera ziren jokatzera eta berriz ere markagailuan aurreratzea lortu zuten. Azken laurdenean aldiz, ia partidu osoa jokatzearen zama bizkarrean, aurkaria nagusitu zen berriz ere eta garaipenak eskuetatik ihes egin zigun.
Partidua galdu genuen baina bai jokalari eta bai entrenatzaileak pozik bukatu genuen, entrenamenduetan landutakoa erabiliz talde indartsua direla erakutsi baitzuten gure neskek. Hurrengo igandean jokatuko dugu berriz ere, ordurarte lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen, talde osoaren laguntzaz lortuko dugu garaipena.
1,2,3… TAKE!!

menu
menu