Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ez etsi eta irabazi!

Azken laurdenean irabazitako partidua izan zen

Añorga taldekoak aurkari genituen asteburuan eta edozer espero genuen haien aurka. Lehen laurdena irabazi genuen markadorean 4 aurretik jarrita, baino bi eta hirugarren laurdenetan galdu egin genuen hirugarren laurdena 10 puntuko tartearekin galduz. Azken laurdenean mutilek dena hasieratik ematea erabaki zuten eta lehenengo bi minutuetan 10engatik galtzetik puntu bategatik galtzen joatera pasa ginen eta denbora aurrera zihoala partida irabaztea ere bai. Mutilek gogoa eta gaitasuna erakutsi zuten zaila zegoen partido bati buelta ematen jakinda. Take belate infantilek 3gatik irabazitako partidua.

Partido kaxkarra eta azken laurden ona. Arrazoi nagusia defentsa dudik gabe! Atakean ondo goaz baina badugu garaia zer edo zer defenditzen hasteko garaia. Falta eta saskiratzeak ez dira bide bakarrak.

Asteburu honetan liderraren aurka daukagu! Ea zer moduz doan!!

menu
menu