Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Berandu esnatzearen ondorioak

Ordiziaren aurka galdu egin zuen Take Uzturrek

Larunbatean goizeko 9:15etan jokatu zen Ordizia eta Take uzturreren aurkako norgehiagokaMajori polikiroldegian. Aurkari zuzena zen talde ordiziarra, gogotsu eta ilusioz kantxaratu zirenhasera haseratik gure neskak eta markagailuan antzeko emaitzekin amaitu zuten lehen laurdena.

Handik aurrera, pixkanaka itzaltzen joan zen taldea, baloi asko galdu zituzten eta jaurtiketa libreen marratik izandako aukerak ez aprobetxatzea, garesti ordaindu zuten gure neskek.

Azken laurdenean, jarrera aldaketa izugarria eman zuten baina beranduegi zen partida irabazteko.

Azkenean 53­-48ko emaitzarekin amaitu zen partida.

Apurka apurka taldeak badaki zein diren euren indargune eta ahulguneak. Horiek fintzen saiatzen dira astean zehar. Asteburu honetan atsedena izango du Take Uzturrek, beraz entrenatzeko aprobetxatuko dituzte gabonak eta ilusio bera edo gehiagorekin ekingo diete datorren urteari.

Aupa neskak!!! Deskantsatu eta animo!!!

1,2,3...TAKE!!

menu
menu