Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurkaria gehiago denean onartu egin behar

Partida zaila zuten larunbatean TAKE Arrospeko neskek, Azpeitiarrak ziren bisitari Tolosan eta erraz gailendu ziren.

Hasiera hasieratik ikusi zen Tolosarrak baino gehiago zirela kanpotarrak eta nahiko lan izangozutela neskek euren jokoa egiteko ere. Lehen minututik markagailuan aurre hartu zuten Azpeitiarrek eta ez zuten inongo momentutan garaipena arriskuan ikusi.

Gure neskak ahal zuten guztia egiten saiatu ziren, baino altueran eta joko mailan zegoen diferentziak oso zail jarri zizkien gauzak.

Aste honetan amaituko dute lehen fasea. Arrasaten jokatuko dute partida igandean goizeko 10tan. Ea zortea duten eta garaipenetik gertuago ibiltzen diren. 1,2,3… TAKE.

menu
menu