Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

CAFES AITONA ASKATUAK 64-55 TAKE

Junior mutilek partida guztian zehar borrokatu bazuten ere, galdu egin zuten larunbatean

Joan den larunbatean Tolosako juniorrak urteari hasIera emateko partida zuten Donostian, urteko lehen partidan garaile atera nahi zuten TAKEtarrek baina gure mutilen zoritxarrerako donostiarrek ez zuten urtea gaizki hasi nahi, eta azken markagailuan 9 puntu goitik amaitu zuten etxekoek.

Lehen minutuetan tolosarrak izan ziren jabe bai joku baita markagailuan ere. 4-11ko partzial batekin, hortik aurrera denbora batez ez zituzten minutu onak eskaini TAKEtarrek laurdena puntu bakarreko abantailarekin amaitu baitzuten 15-16.

Laurden berriarekin etxekoen jokoa gailendu zen kanpokoenarekiko eta laurdenaren lehen 6 minutuetan 13-0 ko partzial batekin markagailuan esanguratxua bihur zitekeen abantaila hartu zuten. Laurdenaren azken minutuetan ordea tolosarrek hortzak estutu eta abantailari puntu batzuk kendu zizkioten deskantsura 32-25eko markagailuarekin iristeko.

Partidua ez zegoen erabakita eta bi taldeek gogor hasi zuten zati berria 5 minutu igarota tolosarrek ez zuten aldeko partzialik egitea lortu baina markagailuan 7 puntuko aldeak jarraitzen zuen ondorengo minutuetan etxekoek kanpokoak bonusean zeudela aprobetxatu eta jaurtiketa libreko marrara hiruzpalau aldiz joan ziren eta ia hutsik egin gabe abantaila handitu zuten laurdena 54-40 bukatzeko.

Tolosarrak ez zeuden prest partidua galdutzat emateko eta azken laurdeneko lehen bi saskiratzeak etxekoenak izan arren labana hortzetan hartu eta hiruko pare baten laguntzaz 0-12ko partziala egin zuten tartea 6 puntutara murriztuaz baina denboraldian ohikoa den bezala azken minutuetako presioak tolosarren jaurtiketak ez sartzea eragin zuen markagailua 64 eta 55 utziaz.

Lan handia dago oraindik aurretik baina esperantza ere gora doa bigarren fasearen aurretik azken partida bat bakarrik geratzen denean.

1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu