Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Eguberrietatik buelta positiboa

TAKE Aralar Kirolakeko junior neskek, pazientzia handia erakutsi zuten, eta bukaeran garaipenaren saria jaso, Irungo Erroibide taldearen aurka.

Eguberrietan gutxi entrenatu eta gero, eta azken norgehiagokatik ia hilabete bat igarota, misterio bat zen taldeak emango zuen etekina jardunaldi hontan. Goiz elkartu zen taldea Irun aldera abiatzeko, igandea goizeko 08:30k ez da ordu atseginena, aurpegiak ikustekoak ziren (entrenatzailearengatik hasita). Onintza eta Ainara ez zuten taldearekin bidaiatu, bai ordea Lucia eta Maddi, jada taldearen dinamikan guztiz murgilduta dauden kadeteak.

Motz, baino ondo berotu ondoren, gosez kantxaratu ziren Tolosarrak Irungo Kantxa berezian. Lehenengo defentsatik, Irundarrak 2-3 zonan kolokatu ziren, defentsa mota hau erabiliz norgehiagoka osoaren zehar. Ez da batere erreza izaten 40 minutu honen aurka erasotzen jokatzea, ezta ere atsegina, zaila izaten bai da horrela saskibaloiaz disfrutatzea. Baino gure neskak, lan egokia burutu zuten igandean, eta lehia zailtasun handirik gabe atera zuten aurrera.

Lehenengo hiru saskiratzeak TAKEkoen alde izan ziren, markagailuan lehen abantaila azkar lortuz, baloi ugari lapurtzen zuten defentsan, eta azkar atera kontraerasoan, eta nahiz eta gure neskek ez izan egun onena uztailari begira, puntu dezente lortu ziren modu honetan. Lehen abantaila hau, 40 minutuetan mantendu zuten Tolosarrek, inongo momentuan garaipena arriskuan jarri gabe.

Ez zuen histori handirik izan igandeko norgehiagokak, gutxika markagailuan aldea handitzen joan zen, zonan aurka ondo erasotzen zuten gure juniorrek, batzutan asmatuz eta beste batzutan ez, baino orokorren erabaki zuzenak hartuz, eta bizitzan bezala, saskibaloian ere, hori da garrantzitsuena. Defentsako aldaratzean eta 1X1-eko defentsan ere, arazo batzuk ikusi ziren, gutxika hobetzen jun beharko direnak.

Atsedenaldira abantaila 12 puntukoa zen, eta partidua bukatzeko 5 minuturen faltan, 22koa, momentu honetan taldea erlaxatu egin zen, eta bukaeran 11-0eko partziala lortu zuten etxekoak, markagailuari beste itxura bat emateko. Agian detaile hau dela eta, bukaeran gure jokalarien aurpegiak ez zuten islatzen lortutako emaitza positiboa, hontan ere esfortzu txiki bat egin beharko dugu. Taldeak modu egokian jokatu zuen, eta gainea garaipena lortu, hontaz disfrutatzen jakin behar dugu, ez daukagunen, faltan botago baitugu. Dena den, bukaerako emaitza 35-46 TAKE-ko nesken alde, zorionak ekipo!!!

Lehen fasea bukatzeko soilik jardunaldi bat geratzen zaio taldeari. Datorren larunbatean, Usabalen goizeko 10:30-tan, Goierriren aurka. Emaitza oso positiboak izan dituen fase bati, amaiera egokia ematen saiatuko da taldea. Zorionez, normaltasunera bueltatzen du, asten zehar bi aldiz entrenatzeko aukerarekin, detailek hobetzen jarraitzeko bidea badakigu zein den!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu