Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BURUA OPORRETAN

Bigarren zati kaxkarra burutu eta 55-20 galdu zuten kadete neskek Errenterian

Errenteriara bisita egin zuten TAKE Aralar Kirolak-eko kadete neskek, aurreko larunbatean. Oporren ondorengo lehen partidua eta aurkari zaila aurrean, gainera, entrenamendu bakarra burututa. Hala ere, aurpegia emanaz hasi zuten neurketa. Lehen zatian lan nahiko txukuna egin zuten neskek, beheko postean lan eginez batez ere, aurkarien jokalari altuek saskiratze errazak ez lortzeko. Hala ere, despiste batzuen ondorioz, etxekoak abantailarekin joan ziren atsedenaldira, baina ez nahikoa partidua erabakita uzteko.

Atsedenalditik bueltan ordea, kontzentrazioa galdu zuen taldeak eta bata bestearen atzetik baloiak oparitu genizkien aurkariei, erabaki txarrak eta gauza zailegiak egiten saiatu baikinen. Partidua laster geratu zen erabakita, ez baitzuten barkatu OIARSOkoek.

Oinarrizko akats gehiegi egon ziren partiduan eta horregatik galdu genuen, alde handiagatik gainera. Oporrak amaitu dira jada eta jokalariek (eta entrenatzaileek) pilak jarri beharko dituzte hurrengo partiduetan maila hobea ematen saiatzeko.

Partiduak, hala ere, izan zuen emaitza eta jokoaren gainetik dagoen albiste pozgarri bat. Izan ere, urte eta erdi lesionatuta egon ostean, denboraldiko lehen minutuak jolastu zituen Leire Amondarainek, puntu batzuk ere saskiratuz. Ongi etorri Leire!

1, 2, 3…TAKE!

menu
menu