Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Asko borrokatutako garaipena luzapenean

TAKE Amarotzeko mutilek hirugarren sailkatuari luzapenean irabazi zioten

Berriro ere Usabal Kiroldegiak Infantil mailako errendimendu txapelketa jasotzen zuen larunbata goizeko bederatzietan. Eguberrietako geldialdia eta ondorengo lehenengo jardunaldian. Tolosako taldeak oso indartsu dagoen EASO Aballarri taldea jasotzen zuen.

Txapelketaren lehenengo itzulian, Tolosako taldeak 20 puntu azpitik bukatu zuen talde honen aurka, beraz, zailtasun handiko partida. Gainera, beroketan, Hodei Gil jokalariak ezusteko bat izan zuen eta partidutik erretiratu behar izan zuen, ondoren jakin genuen partidu horretan bakarrik huts egingo zuela.

Partiduaren hasieratik entxufatuta atera zen etxeko taldea, atakean agresibitate puntu handi batekin eta defentsan behar bezala estutzen, beraien presioak eragina izan zuen hasieran baino aurre egiten ikasi zuten tolosarrek. Lehenengo laurdena aurretik bukatu zuten, 11-10.

Bigarren zatian aldiz eskuak goran jarraitu zuten eta lana oso ona izan zen baina beraien maila erakusten hasi ziren eta aurrea hartu zuten. Erasoan aukerak sortzen ziren, baloia mugitzen zen baina ez ziren sartzen, beraienak aldiz, bai. Atsedenaldian 15-28ko markagailuarekin.

Hirugarren zatia hasterakoan defentsaz aldatu zuen etxeko taldeak, zonakako defentsa bat ipini zuten, eta bere emaitzak ematen hasi zen. Baina emaitza horiek laugarren laurdenean izan ziren oso nabarmenak, oso partzial handia egin zutelako, 21-12 laugarren laurdenean, 49ko berdinketa batekin iritsi zen partidua amaierara. Luzapenean, etxekoek jarri zuten gogo gehiago eta intentsitate gehiago, beraz partidua merezita Tolosan geratu zen.

Ezin gara erlaxatu garaipen honekin, lanean jarraituta bigarren itzulia disfrutatuko dugu denok batera! Hurrengo astean Askatuak Gorri taldearen aurka Paco Yoldi polikiroldegian, beste partidu zaila baina aurrera eramatekoa! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu