Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Giro onean hasi dute urtea TAKE ORIA ELECTRICIDADEKOEK

CD INTERNACIONAL 60 – 50 TAKE ORIA ELECTRICIDAD

Gabonak pasa eta lehen faseko azken partidua irabazi asmoz abiatu ziren gureak Donostira. Ez zuten irabazteko premiarik, etxeko lanak gabonen aurretik eginda utzi zituztelako, eta horren jakitun erdi lo atera ziren jokatzera. Berriro ere martxan jartzeko aukera paregabea zen, gabonetako turroiak bota eta ondo pasatzeko asmoa zuten buruan.

Zaila da ordea lehen laurdenaren amaierara 12-24ko desabantailarekin iristen bagara ondo pasatzen aritzea. Hala ere, gureek ez dute inoiz etsitzen eta bigarren laurdenean markagailuan zegoen aldea ez handitzea lortu zuten.

Bigarren zatiaren hasiera, partidu hasieraren antzekoa izan zen, eta Interrekoek kontraeraso eta erasoko erreboteen bidez aldea zabaldu zuten 18 puntuan utzi arte. Azken laurdenean izan zen aldiz, gureek borrokarako grina eta gogoa erakutsi zutena, bukaera arte borrokatuz 8 puntura ipintzea lortu zuten, baina azkenean emaitza 10 puntuan geratu zen.

Partidua alde batera utzita, taldea oso batuta dago eta gustora ikusten zaie entrenamenduetan, partiduetan eta hauetatik kanpo ere. Konpromezua erakusten duten jokalariak ondo pasatzen dutela ikusten da taldean daudenean eta hau oso garrantzitsua da.

Asteburu honetan ez dago partidurik fase amaiera delako, baina 24ean goizeko 10.30tan, pasa den asteburuko CD INTERNACIONAL taldearen aurka hasiko dugu fase berria. Ez izan zalantzarik hasieratik borrokatu ezkero, hauen gainetik pasako garela. Bitartean, asteburu honetan irteeraren bat egin beharko dute giro ona jarraitu dezan eta aldi berean, fisikoki ondo mantendu daitezen (mendia asko gustatzen zaie).

Segi gogor lanean mutilak. 1,2,3…TAKE!

menu
menu