Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GOGOAK FALTA DIRENEAN

20 minutuko partiduarekin nahikoa ez denean, TAKE Iurre taberna 40-57 Internacional

Beroketatik ikusten zen partiduan ez zeudela sartuta Tolosako mutilak. Hala ere, lehen laurden txukuna jokatu zuten eta izugarrizko esfortzua egin zuten gainera.

Bigarren laurdenean berdin jarraitu zuten eta azken bi minutuak kenduta, bazirudien Tolosan geratuko zela garaipena. Azkarregi pentsatu.

Dena eginda zelakoan, atsedenaldian berotzen eta ariketak egin beharrean jolasean eta irribarrez zebiltzan TAKEko gazteak. Irribarreak bukatu ziren ordea, segituan bukatu ere. Zer esan hirugarren eta laugarren zatiaz. Defentsarik ez, errebotean izugarrizko arazoak, presio kaxkar batetik ezin irten, jokatzeko gogorik ez gehienak, saskiratzeak lortzeko saiakerarik ere ez.... Horrela ezinezkoa da konpetitzea.

Beste egutegi bat, beste grupo batean sartuak dena aldatuko denaren esperantza eta ilusioa. Denak batera berriro talde bat osatu beharra dugu eta lortuko dugu. Lanean jarraituko dugu bestela Iurre tabernako Franek kaleratu egingo nau.
1,2,3 TAKE!!

menu
menu