Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hobekuntza nabaria

Hondarribiara eginiko bixitan errendimenduko infantil neskek aurrerapausua jada emana dutela erakutsi zuten

Bi hutsunerekin bidaiatu zuten TAKE Ernioko neskek asteburuan Hondarribian jokatu behar zuten partidura. Mikelek juniorrekin partidua zuenez, ezin izan zuen taldea zuzentzera joan eta Garoak etxean geratu behar izan zuen azken orduko gaixotasun baten ondorioz. Aurrean zuten arerioa gainera ez zen nolanahikoa. 11 partidatik 10 irabazi dituen Hondarribia Ikasbasket ahalguztiduna zuten aurrean.
Partida hotz xamar hasi zen bi taldeen aldetik. Presiotik irteteko zenbait arazo erakutsi zituzten Tolosarrek baina aurkariek ez zituzten lapurtutako baloiak aprobetxatzen. Baloi galdu ugari bi taldeen aldetik. Dena den, Tolosarrek presiotik ateratzea lortzen zutenean erasoan mugimendu interesgarriak burutu zituzten, orain arte burutu gabekoak eta beraien hobekuntzaren erakusgarri direnak. Saskira begira puntuak lortzeko dituzten arazoak handiak dira ordea, eta baloi lapurtuek ekarririko saskiratze errazetatik lortutako puntuak nahikoak izan ziren Hondarribiarrentzat 14-4ko markagailuarekin lehen laurdena amaitzeko.
2. laurdenean bide beretik jarraitu zuen kontuak. Tolosarrek 5x5eko defentsan gauza polittak erakutsi zituzten, laguntza onak burutuaz eta denak kontzentratuta mantenduaz. Presiotik ateratzeko ordea, arazo larriak zituzten eta aurkariek puntu errazak lortu zituzten. Atsedenaldian emaitza 24-7koa zen Hondarribitarren alde. Tolosarren hobekuntza ordea, nabaria zen zelaian.
Atsedenalditik bueltan etorri zen Tolosarren pattalaldia. 25-4ko partziala jaso zuten laurden honetan. Aurretik ondo eginiko zenbait gauza (esfortzua, taldekideen arteko lankidetza, etab.) desagertu egin ziren eta horretaz gain, aurkariak kanpoko jaurtiketean asmatzen hasi zen.
Laugarren laurdenak utzi zituen zenbait argi izpi. Aurkariek presionatzez uztearekin batera, 5x5ean zertxobait gehiago jokatu ahal izan zen eta Tolosarrek borrokatzen jarraitu zuten. Aipatzekoa azken bi saskiraketak Tolosarrenak izan zirela eta Oihanek lehen aldiz hiruko bat saskiratu zuela. Ezinbesteko ikasgaia, dena delakoa emaitza, ikasi nahi bada esfortzua eta gogoa beti alboan behar ditugu!
Zorionak neskak, partida txarra jokatzen denean txarra jokatzen da eta larunbatekoa ez zen hala izan.
1,2,3 TAKE!

menu
menu