Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen faseari amaiera ezinhobea

TAKE-ko junior neskek, zailtasun handirik gabe gainditu zuten Goierri K.E. taldea 48-33ko markagailuaz

Lehen fasearen azken jardunaldia asteburu honetakoa, eta taldeak gogo handiz aurpegiratzen zuen norgehiagoka, ez bakarrik fase honi amaiera zuzena emateagatik, baizik eta talde osoak batera jokatzeko aukera izateagatik. Gutxitan elkartu dira norgehiagoka batean 9 fitxak eta taldearen dinamikaren barruan dauden Lucia eta Maddi kadeteak. Baja bakarra Nerea-rena, beste betebehar garrantzitsuago batzuetaz arduratzen zeona. Aurrean, Urretxuko Goierri K.E. taldea.

Gogotsu kantxaratu ziren Tolosako neskak, lehen defentsatik taldeak behar duen intentsitatea erakutsiz. 1X1-eko defentsak egokiak ziren, hau nahikoa ez zen kasuetan, laguntzak denborarekin iristen ziren, eta balantze defentsibo azkarrak, aurkariak kontraeraso aukera barik uzten zituen. Erasoan ere talde jokoa egokia izan zen, azken asteetan landutako ideiak bete zituzten jokalariek, baloia azkar mugituz, eta baloi gabe aktibo egoten.

Lan on hau, azkar islatu zen markagailuan. Lehen laurdenaren amaieran emaitza 15-10ekoa zen, eta atsedenaldira aldea 11 puntura handitu zuten Tolosarrek. Helburua atsedenaldian argia zen, intentsitatea ez jaitsi, eta defentsan borrokatzeko gogoak mantendu.

Ederki baino hobeto bete zuten guzti hau TAKEko neskek, hirugarren laurden honetan ikusi baitziren taldearen minutu onenak. Defentsan baloi ugari lapurtu zituzten pase marrak asko estutuz, eta nahiz eta kontraeraso batzuk saskiratzearekin ez bukatu, gutxinaka norgehiagoka erabakita utzi zuten gure neskek. Nahiz eta hirugarren laurdena kanpokoen hiruko batekin bukatu, azken 10 minutuen faltan aldea hamabost puntukoa zen etxekoen alde, 38-23.

Beste behin, norgehiagokaren azken minutuetan erlaxazio puntu bat ikusi zen taldean, ez da ezer larria erabakita dauden partidu hauetan, baino kontuz laster etorriko direla aurkari gogorrak, eta hauen aurka 40 minutu tope ibili beharko gara! Azken emaitza 48-33 TAKE Aralar Kirolak-en alde, sentsazio positiboak, eta taldea bide onean doan seinale. Lanen jarraitzea akatsak geroz eta eskasagoak izan daitezen!

Lehiaren ostean, hortzak luze jarri zizkien inkesta bete zuten jokalariek, sagarra eta laranja ez ziren agertu ere egin erantzunen artean. Eskerrak Alaitzek egundoko tortillak ekarri zituela, taldea bakarrik ez, beste baten bat ere asetzeko modukoak! Kantxan aldaratzeak, kantxatik at bakoitzak bere pintxoa zaintzen zuen moduan itxi ezkero, garaipenak oraindik eta errazago etorriko zian! Hori da hori sakea!

Saskibaloira bueltan, taldeak lehen fasea bigarren postuan bukatu duela aipatu behar da, emaitza oso positiboa dudik gabe. Baino orain dator benetako erronka TAKE Aralar Kirolak taldearentzat. Bigarren fasean A1-eko taldeen aurka lehiatu beharko dute, ekipo indartsuak aurpegiratzea egokituko zaie TAKEkoei, beti esaten den moduan, asten zehar lana tope egiten jarraitu, aurrerapausoak emateari ez gelditzeko. Neska hauek jartzen dituzten gogoak ikusita, ez daukagu zalantzarik denboraldiaren bigarren zatia oso polita biziko dugula!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu