Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ahaztu eta aurrera

Tolosaldeko Ataria

Porrot gogorra jaso du TAKEk Santanderren. 102-65 galdu du Estelaren aurka.


Argazkia: CDEstela.com | Argazki originala
Pasa den urtean, barre egin zuten Estelako jokalariek TAKEkoak ikustean. Talde ezezaguna zen, igo berria, eta erraz irabaziko zutelakoan zeuden. Oker zebiltzala ikusi ahal izan zuten kantxan. TAKEk irabazi zuen partida hura.

Lekzioa ikasita-edo, oraingoan inork ez du gutxietsi TAKE. Garaipenaren bila irten zen hasieratik Estela, indar guztiekin. Kontutan hartzeko beste datu bat gehitu du Yon Gonzalez entrenatzaileak: etxetik kanpo galtzetik zetozela. "Igoerari eutsi nahi bazioten irabazi beharreko partida zuten, eta nabaritzen zitzaien. Oso kontzentratuta irten ziren, amorru puntu batekin ere bai. Uste dut ez zaigula egokitu unerik onenean beraien aurka jokatzea".

Hasieratik gauzak ongi irten zitzaizkion Santanderreko taldeari, baina ez zuen lortzen alde egitea. Hirugarren laurdenaren erdira arte iraun zuten tolosarrek. Zortzi puntura jarri ziren Gonzalezen mutilak. Hortik aurrera, etxeko taldearen olatu ikaragarria.

"Erasoan ongi jokatu genuen, baina defentsan aspaldian egin dugun partidarik kaxkarrena egin genuen, gehien defenditu behar genuen egunean" dio entrenatzaileak.

Azken emaitzak argi erakusten du talde kantabriarraren nagusitasuna. Ahaztu eta aurrera egitea besterik ez dago. Hurrengo urterako apuntea, tolosarrek hartu dute.

menu
menu