Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Goitik beherako neurketa

TAKE Tolosa 53- Easo Begitek 27

Hasieratik amaierara partidu oso txukuna jokatuaz, denboraldiko lehen faseari agur esan zieten junior mutilek Easo Begitek taldearen aurka 53-27ko markagailuaz irabazita.

Larunbat goizez Usabalen jokaturiko partiduan, markagailuan erakutsitako abantailaz gain, esanguratsua izan zen deialdian sartu zen jokalari bakoitzak partiduan zehar erakutsi zuen jokatzeko jarrera. Defentsan elkarri laguntzeko prest, erasoan talde bezala eta era ordenatuan jokatu zuten gure mutilek, baina jokalari bakoitzak saskia begiratzeko eta erantzukizunak hartzeko lotsagabekeriaz. Partiduak irabazteko beharrezko jarrera dena, dudarik gabe.

Lehen laurdenetik ireki zuten markagailuan aldea Tolosarrek, Donostiarrak defentsan zuten aktibitate falta baliatuta saskiratze errazak egin ahal izan baitzituzten gure mutilek. Ander Buldainen gidaritzapean taldea nahieran mugitu zen atzean nahiz aurrean eta atsedenaldira 30-10 markagailuarekin iritsi ziren.

Ondorengo bi laurdenetako helburua argi markatu zuen entrenatzaile bikoteak, intentsitatea ez jaitsi eta partidu serioa jokatzen jarraitzea, partidua aho zapore gozoarekin amaitzeko. Eta halaxe izan zen, hirugarren laurdenean ere erraztasunez jokatu baitzuten gure gazteek. Aipagarria izan zen berriz ere Ander Buldainen lana, pare bat asistentzia eder eta beste pare bat hiruko sartzeko denbora izan baitzuen laurden honetan. Forma onean aurkitzen da antolatzailea, eta hori albiste ona da denontzat, jakin badakigulako eskumuturra zorroztu eta defentsan ipurdia jaisten duenean (oraindik gehixeo ere jaitsi ahal duen arren) taldeak hobeto funtzionatzen duela.

Partidua gorabehera haundirik gabe amaitu zen, abantailari eutsiaz eta joko aldetik zuzentasuna erakutsiaz.

Lehen fasea amaitzeko forma oso polita izan zen larunbatekoa, baina inondik ere ez zen errealitatearen erakusle izan. Datorren fasean taldeek intentsitate maila igoko dute ezbairik gabe, eta leihakortasuna ere modu esanguratsuan handituko da. Larunbatean harturiko trena hartu eta abiadura gehiago sartuta, ia denboraldiaren bigarren zati eder bat egitea lortzen duten gure mutilek.

Hori lortzeko formula oso erraza da, entrenamentuetan gogor jarraitu, talde izaera indartu eta ardurak hartzeko lotsagabekeria izatea! Eutsi gogor mutilak, lortuko dugu ta!

1,2,3, TAKE!

menu
menu