Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasiera ona urte berriari

TAKE Uzturre 54- Oiartzungo saskilagunak 44

Ezohikoa zen ordutegi batean jokatzen zuten gure neskek pasa den asteburuan, igandean goizeko 10:00tan. Partidarako gogoak lehen erabakitik nabaritu ziren, zelai handian jokatzeko erabakia hartu baitzuten.

Partida eroso hasi zuten gure neskek, 8-0ko partzialarekin, eta hala jarraitu zuten lehen bi zatietan. Nahiz eta eroso egon, falta desegokiak egitearen ondorioz Oiartzungoek jaurtiketa libreak sartzeko aukera ugari izaten zituzten; eta guretzat zorionez ez zituzten sartu. Atsedenaldira iristerako 24-19koa zen emaitza Tolosarren alde.

Hirugarren zatian, nahiz eta gure neskak hobeto moldatu zelai barruan, baloia saskiratzeko arazoak izan zituzten beraz zatiaren garailea Oiartzun izan zen. Hala ere, sentsazio honi buelta emateko gogoekin atera ziren laugarren zatian, eta gogoak nabaritzen direnean emaitzak beti egiten du gora. Partida amaiera 54-44 markagailuarekin itxi zuten.

Aipatzekoa da gure neskek zelai handian jokatzeko egin zuten esfortzua, nahiz eta gabonetako turroiak oraindik ere nabaritu! Datorren asteburuan Zarautz-en jokatzea egokitzen da, gogo berdinekin zelairatu ezkero garaipena segurua izango da!

1,2,3 TAKE!!!!!!

menu
menu