Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ORAINDIK ERE GARAIPENAREN BILA

Take Aralar Kirolakeko kadete neskek oraindik ez dute garaipenik lortu

Larunbatean Hondarribiaren aurka genuen goizeko 9:00tan, Tolosan. Hondarribia talde ezaguna dugu eta talde oso gogorra da baina Tolosako neskak gogoz kantxaratu ziren lehenengo 7 minutuetan 13-0ko partziala eginik baina hemendik aurrera betikoa gertatu zen, kontzentrazio falta. Eta Hondarribiakoak egoera hau aprobetxatuz puntuak lortzen hasi ziren deskantxuan 18-16 utziz markagailua.
Oraindik 2 punturengatik irabazten ari ginen baina 3. laurdeneko lehengo minutuetan hondarribikoek 6 puntuko aldea atera ziguten. Aldaketa batzuk egin ondoren Tolosako neskak berriro borrokatzen hasi ziren. Defentsan oso ondo ibili ziren baina atakatzerako orduan ez hain ondo.Horrek, hondarribikoak markagailuan gure aurretik egotea ekarri zuen. Partidua Take Aralar Kirolak 41- Hondarribia 45 amaitu zen.
Aipatzekoa da orain dela hilabete batzuk Hondarribian jolastu genuenean nahiko aldea atera zigutela eta partidu hontan aldiz, 4 puntuko aldea soilik. Honek esan nahi du hobetzen ari garela eta lana ondo egiten ari garela nahiz eta oraindik garaipenik ez lortu. Horrela jarraituz gero garaipenak iritsiko direla argi dago. Aupa nexkak segi horrela! 1,2,3...TAKE!!

menu
menu