Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren garaipena TAKE Tolosa taldeko kadete mutilentzat

Hainbat partidutan oso gertu eduki ostean, azkenean Mondragon Unibertsitatearen aurka iritsi zen bigarren garaipena

Gure mutilek gogoz ekin zioten partiduari joandako partiduko azken minutu kaxkarrak konpontzeko asmoarekin. Eta hala gertatu zen, hasiera oso on baten ondoren Tolosarrek lehenengo laurden bukaeran 10 puntuko aldea lortu zuten. Gauzak ondo zijoaztela ikusita etxeko taldeak berdin jarraitu zuen eta atsedenaldian 15 puntuko errenta lortu zuen.

Atsedenaldiaren ondoren, gauzak ez ziren asko aldatu, urdinek bere jokoa egiten jarraitu zuten eta horrela azken laurdenean 51-37 sartu ziren.

Azken laurdenak amets txarrak ekartzen zizkieten TAKEtarrei baino lehenengo minutuetan ez zen horren arratorik ikusi eta 4 minuturen faltan gauzek ildo beretik jarraitzen zuten. Hemendik aurrera etxeko taldeak txakalaldi txiki bat izan zuen eta 18 puntutik 5ko aldera murriztu zen markagailuko aldea. Berriz joaneako partiduaren mamuak azaltzera zijoaztela ematen zuenean mutilak beraien kasta eta joko ona ateratzea lortu zuten partidu bukaerara 10 puntuko aldearekin iritsiz arriskurik gabe amaituz eta garaipen ederra lortuz. Hurrengo partidua Gasteizen izango dute gure mutilek Araberriren aurka, espero dugu ildo beretik jarraitzea denak.

menu
menu