Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Txanponaren bi aldeak aste batean

TAKE Amarotzek Donostiatik porrot bat ekarri zuen urduritasunak eraginda

Aurreko asteko garaipenaren ondorioz nahiko konfiatuta iritsi ziren tolosarrak Donostiara, Askatuak gorri taldearen aurka partidua jokatzera. Hasieratik ikusi zen egun hori ez zela jokalarien eguna izango, izan ere kontzentrazio, punteria eta gogo falta ikusi zen lehenengo minutuetan, eta horren ondorioz lehenengo laurdenean baloi asko galdu ziren eta hamar puntu azpitik bukatu zen.

Aurreko astean ikusi genuen talde hori, aste honetan ez zegoen jolasten, eta partidu osoan zehar atzetik ibili ziren hamar hamabost puntuko tartearekin. Hobekuntza txiki bat ikusi zen azkeneko laurdenean jokalariak presio gabe jokatzen ari zirenean.

Hala ere horrelako egoeretan ikusi behar dira jokalariak hobetzeko eta egoera guztietatik pasa ahal izateko, momentu hauek dira onenak talde bat garela demostratu ahal izateko. Entrenatzen jarraitu behar dugu! 1 2 3 TAKE!!

menu
menu