Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Entrenamenduetako lanak emaitzak ematen dituenean.

Arrasate 20-64 TAKE Belate

Partidua hasieratik dominatuz hasi zuten Tolosarrek. Izugarrizko hotza egiten zuen baina kontraerasoekin segituan sartu ziren berotan. Saski azpian hutsegite dexente izan baziren ere errebotea dominatuz saskiratze errexak lortu zituzten.

Bigarren laurdenEean ere bide berdinetik jarraitu zuten TAKEko gazteek. Arrasatekoek defentsa exkaxa egiten zuten eta Tolosarrek ez zuten barkatzen. Atsenaldira 25 puntuko diferentziarekin joan ziren Tolosarrak.

Hirugarren laurdena izan zen Tolosarren laurdenik onena batez ere defentsan. Izugarrizko lana egiteaz gain, beraiek ere gustura zebiltzan eta hori nabari zen. Arrasatekoak kontraerasoa eta erreboteak ezin gelditu ibili ziren.

Azken laurdena desastre bat izan zen, bakoitza bere burua bakarrik ikusten zuen eta taldeko lana egiteaz utzi zuten. Errebotean mina egin zuten arrasatearrek eta tolosarrak erlajatu egin ziren.

30 minutuko esfortzua eta lana. Azken minutuetako desastrea. Talde bezala jokatzen jarraitu behar da horrela gozatzen baita jokatzen. Lanean jarraitu behar. 1,2,3 TAKE!

menu
menu