Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan handia, garaipenaren saria gabe.

TAKE-ko junior neskek, 47-50 galdu zuten Bera Bera-ren aurka norgehiagoka zirraragarri baten ostean.

Bigarren faseari hasiera eman zion TAKE Aralar Kirolakek larunbat honetan. Fase polita aurretik, helburu desberdinekin, eta aurkari gogorrekin. Hauetako batek bisitatzen zuen Tolosa jardunaldi honetan, Donostiako Bera Berak hain zuzen ere. Lehiarako gogoak nabarmenak ziren taldean, eta laster ikusi ziren hauek kantxan.

Argi zuten jokalariek beldurrik gabe jokatzeko norgehiagoka zela larunbatekoa, eta ideia honekin kantxaratu ziren gure neskak. Lehen minutuetatik erakutsi zuten zertarako gai diren jokalari hauek. Defentsan ikusi zen aktibitatea, egundokoa izan zen, laguntzak behar bezala iristen ziren, kantxan zeuden jokalariek dena ematen zuten zituzten minutuetan, eta orokorrean, taldeak defenditzeko grina handia erakutsi zuen. Gauzak horrela, lehen 6 minutuetan saskiratze gutxi ikusi ziren, baino momentu honetan, Leire Amonarriz eta Alaitzen artean 12 puntu jarraian sartu zituzten, lehen laurdenaren amaieran 15-10eko markagailua utziz.

Bigarren laurdenaren hasiera ere ikustekoa izan zen, Alaitzek 2+1ekoa sartu, Lidek kanpoko biko saskiratzea, eta Luciak aulkia altxa zuen hirukoa. 8-0eko partziala eta markagailuan 13 puntuko abantaila. Bera Bera-koei ez-hustean harrapatu zien guzti honek, eta Tolosakoen animoak zerutik zeuden. Tamalez, gutxinaka Donostiarren kalitatea agertzen joan zen, eta laurdena bukatzeko, gogorra izan zen 5-15eko partziala lortu zuten, 3 hiruko barne. Hala ere, atsedenaldira abantailak TAKEkoen alde izaten jarraitzen zuen.

Pentsatzea zegoen etxekoen erresistentzia bukatuko zela, baina zorionez ez zen horrela izan. Atsedenalditik atera, eta Lidek taulaz lagunduta hiruko berri batekin irekitzen zuen laurdena, non Tolosarrak berriro nagusi izan ziren. 6 puntuko abantaila eta 10 minutu soilik jolastear.

Tentsioa nabaria zen, eta garaipena gertu ikustearen urduritasunak ere ageri ziren. Azken laurden honetan, Donostiarrak zonan defenditzen hasi ziren, eta TAKEko junior neskak zertxobait ataskatu ziren zona honen aurka. Defentsan nekea nabaria zen, eta honi etekin handia atera zioten Bera Bera-koek, Partziala kanpokoen alde izan zen, eta markagailuari buelta ematea lortu zuten. Bi minutu faltan, markagailua 41-48 donostiarren alde.

Baino badakigu neska hauek ez dutela erraz etsitzen, eta minutu baten faltan 2 puntura ere ipintzea lortu zuten. Tentsioa nabaria zen. Bera Berak saskiratze berri bat, eta TAKEkoek jaurtiketa libre bat, eta azken segundoetan 3 puntuko desabantaila etxekoentzat. Defentsa on baten ondoren, azken segundoetan erasotu eta baita ere hiruko jaurtiketa ateratzeko gai izan ziren gure neskak, zoritxarrez hau ez zen sartu, eta garaipenak Donostialdera bidaiatu zuen.

Pena handia hainbesterako lana eta gero, ondo merezitako garaipenaren saria gabe geratu izana, baino lana ondo egitearen satisfazioa ez dio inork kenduko taldeari. Hemendik zoriontzea besterik ez zaigu egokitzen.

Zoriondu eta lanean jarraitzera animatu, erronka polita baitu taldeak aurretik. Datozen egunetan inauteriak egun eta gauez gozatu (hemen ere neskak ematen duten maila, ikustekoa izaten da! Entrenatzaileek ordea, egun libre hauek aprobetxatuko dituzte entrenamendu eta datozen partiduak prestatzeko…). Eta hemendik bi astera Irungo Erroibide-ren aurka norgehiagoka. Garaipenaren bila bidaiatuko du taldeak!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu