Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Etxeko partiduetan ere gogoak falta direnean

TAKE Iurre taberna 46-55 Easo 01 Peñaflorida.

Lehen laurden borrokatua, bi taldeak erritmo askoz hasi ziren eta akats batzuk kenduta tolosako gazteak nagusi zirela ikusten zen. Baina azken bi minutuetako erreboteko arazoak eta erlajatu egin zirenez, donostiarrak gerturatu ziren.

Bigarren laurdenak bide berdinetik jarraitu zuen baina oraingoan tolosarrek beraien agresibitatea atera zuten eta borroka izugarriarekin atsedenaldian aurretik joan ziren.

Hirugarren laurdenean, TAKEko gazteek izugarrizko partidua eginez jarraitu zuten, gainera, Easoko mutilek ezin zuten geratu tolosakoen erritmoa eta ezta kontraerasoak. Azken laurdenean diferentzi txiki baina beharrezkoarekin sartu ziren tolosarrak.

Azken laurdenean aldiz, tolosarrak desagertu ziren, beldurra sartu zitzaien eta jokatzez utzi zuten. Baina, desagertu zen garrantzitsuena jokatzeko gogoa izan zen eta Easoko mutilak ez zituzten ikusi ere egin. Azkenean, garaipena Donostiara.

Aktitudea, gogoa eta ilusioa berreskuraratzeko momentua. Horretarako gogor lanean jarraitu behar da. 1,2,3 takee

menu
menu