Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AHAZTEKO PARTIDUA

Larunbat goizean Usabalen jokaturiko partiduan gure jokalariek ezin izan zuten partiduaren erritmoa jarraitu. Azken emaitza Take Oria Electricidad 47-71 Petritegi Mundarro.

Entrenamendu bakarrarekin kantxaratu ziren gure jokalariak Inauterien ondorioz. Partidua berdinduta hasi zen eta lehen laurdena bi puntuko diferentziarekin amaitu zen 12-14. Bigarren laurdenaren hasieran 0-8ko partziala jaso zuten gureek lehen 3 minutuetan. Tolosarrek baloi asko oparitu zituzten eta Petritegikoak aukera horiek aprobetxatzuz deskantsura 11 puntuko aldearekin iritsi ziren 27-38.

Hirugarren laurdenak bide beretik jarraitu zuen eta azken laurdenera 20 puntu azpitik iritsi ziren gure jokalariak. Azken laurdenean gauzak zerbait aldatu ziren. Gure jokalariek ez zuten amorerik eman eta azken emaitza pixka bat txukuntzen saiatu ziren.

Jaurtiketa libreak sartzeko zailtasun asko edukitzen ari gara. Partiduan 18 jaurtiketa libre huts egin genituen eta ez hori bakarrik, baloi asko galtzen ditugu kontzentrazio faltagatik.

Nabari da jokalariek oso inauteri onak igaro dituztela, baina orain entrenatzen jarraitu behar dugu datorren astean Zarautzen aurka garaipena lortzeko.

1,2,3 TAKE!!!!

menu
menu