Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsu eta beharrezkoa

Entrenamendurik gabeko aste baten ondoren, iñauteriak tarteko, Hernani bisitatu zuten TAKE Iurreko kadeteek eta ez nolanahi gainera, hasieratik somatu zen garaipen gosea

Partida 0-5eko partzial batekin hasi zen, baina handik aurrera TAKEtarrek erasoko aukera garbiak desaprobetxatu zituzten, behin eta berriz. Defentsako akatsak ugariak eta etengabeak ziren gainera. Kontzentrazioa benetan kaskarra zen. Dena den, gure barneko jokalariak beraienak baino gehiago zirela eta, atsedenaldira 13-26ko markagailuarekin iristea lortu zen. Jarrera, txispa, grina, pasioa falta ziren, GOGOA!
Atsedenalditik bueltan gauzak asko aldatu ziren, jokatzera atera aurreko hitzaldian nabaritu zen jarrera ezberdin bat somatzen zela. Defentsako presioa areagotu zuten gureek eta kontraerasoan ateratzen ziren eraginkortasunez. Gauzak horrela, 2-18ko partziala lortu genuen. Partida amaierara arte, hori izan zen bisitarien jarrera (lehen zatiarekin alderatuta zerikusirik ez), 23-63ko markagailuarekin amaitzeko.
GOGOAREKIN DENA DA POSIBLE! 1,2,3, TAKE!

menu
menu