Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Iurre taberna 36- Aloña Mendi 50

Azken aldian, taldeak ez du bere lekua aurkitzea lortzen

Azken partiduetan bezalaxe desastre bat. Bai joko eta bai talde bezela. Aurrera pausoak emanez joan beharrean, atzerapauso erraldoiak ematen jarraitzen du, TAKE Iurre tabernak.

Azken partiduetan bezala tolosarrek izugarrizko lehen laurdena jokatu zuten. Denak partiduan sartuta, erritmo altua jarriz, defentsa zoragarriak eginez. Eta noski, denak gustora eta gozatuz. Partidu erraza izango zutela pentsatuz hasi zen bigarren laurdena.

Laurden honetan berriz, desastre eta buelta emateko aktituderik ere ez. Aloña mendikoak gustora zebiltzan eta oztoporik gabe oraindik ere gustoago. Defendatu beharrean falta asko eta eserlekura joateko gogo asko zuten batzuek eta gogoak zeuzkatenak bakarrik sentitzen ziren beraz, ezin partiduan jarraitu.

Hirugarren laurdenean bide berdinetik jarraitu zuten eta Aloña Mendiko gazteek nahi zutena egiten jarraitu zuten. Erreakzio txiki bat izan zen baina txikia, falta ugari egiten jarraitu zuten eta partidura ezin lotu.

Azken laurdena transizioa izan eta segituan bukatu zen. Erreakzio txiki bat izan zen bukaeran baina berandu.

Gogoak berreskuratzeko aste santuak dauzkagu. Oporretan deskonektatu eta bueltan egurra ematen hasi behar da. Emaitzak ez badira iristen, aktitudea eta errespetua iritsiko direla ikusiko da. 1,2,3 take

menu
menu