Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiko azken partida ofiziala.

Nahiz eta oraindik martxoa izan TAKE Arrospeko neskek euren ligako azken partidu ofiziala jokatu zuten BKL taldearen aurka.

Azken partida hau jokatzeko baja asko zituen taldeak, hori zela eta TAKE Txindokitik errefortzuak hartu behar izan zituzten. Laida, Garazi eta Ainhoak lan ona egin zuten eta taldeari laguntza bikaina eman zioten.

Taldeko liderra zen usabal bisitatzen zuena eta garbi geratu zen garaipenaren bila etorri zirela tolosara. Lehen unetik erritmoa markatu zuten eta gauzak zail jarri zizkieten tolosarrei.

Hala ere, lanean jarraitu zuten tolosarrek eta ez zuten amore eman amaiera arte entrenatzaileek eskatu zuten bezala. Nahiz eta galdu taldeak itxura ona eman zuen eta hurrengo urtera begira zein den jarraitu beharreko bidea argi utzi zuten.

Esan behar taldeak urtean zehar aurrerapauso nabarmena eman duela, saskibaloian jokatu eta gozatzen ikasi duela eta hurrengo urteetarako ilusio eta grina baduela. 1,2,3,…TAKE.

menu
menu