Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Egoerari buelta eman bai, garaipena lortu ez.

TAKE Aralar Kirolak junior neskek, ondo jokatu zuten larunbat honetako norgehiagoka, nahiz eta bukaeran garaipena BKL A-rentzat izan 48-42ko markagailuaz.

Azken partidu gogorra eta gero, larunbat honetan sentsazio onak berreskuratzea zuten helburu TAKEko junior neskek. Aurkaria, Beasaingo BKL A taldea, soberan ezagunak direnak. Tamalez, Ainhoa Lakunza eta Leire Amonarriz baja ziren norgehiagokan, eta kadete nesken laguntzarekin ezin zuen kontatu taldeak. Beraz soilik 7 jokalari erronka zaila aurpegiratzeko.

Hasieratik geratu zen argi, lehen helburu hori, beteko zela larunbat honetan. Taldea entxufatuta kantxaratu zen, borrokatzeko gogoekin,eta talde izaera nabaria zen. Aulkitik animoak etengabeak ziren, eta kasu honetan bai, taldeak multzo bat izatearen itxura ematen zuen.

Jokoaren aldetik, maila ere egokia zen. Lehia benetan gogorra izan zen, Beasaingo neskek gogor defenditzen zuten, gure neskei saskiratze errazak lortzeko aukerak murriztuz, eta behin eta berriro jaurtiketa libreko marrara bidaltzen. Saskiratze gutxi lehen minutu hauetan, baino Tolosarrak egoerara ondo egokitu ziren. Lehen 10 minutuetan 5-8 TAKEkoen alde, eta atsedenaldira 11-18 lan politta burutu ondoren.

Bigarren zatian gutxinaka arazoak agertzen hasi ziren, batez ere defentsako aldaratzea kontrolatzeko orduan. Gure neskek arazo nabarmenak zituzten hau behar bezala ixteko, eta honek, BKL-ko neskei aukera berriak ematen zizkien behin eta berriro. Hala ere norgehiagokak Tolosarren kontrolpean jarraitzen zuen, 25-28 azken laurdenaren hasieran.

Azken laurdenean gauzek bide berdinetik jarraituko zutela zirudien, Tolosarrek aldaratzean sufritzen zuten, baino erasoan eroso, eta defentsan gogor zebiltzan, eta norgehiagoka bukatzeko 3 minutu faltan, abantaila 5 puntukoa zen gure neskentzat. Baina lehiak 180ºko itzulia eman zuen, eta ezusteko amaiera sufritu zuen taldeak. Azken 3 minutu hauetan, etxekoek 2 hiruko, 2+1eko bat, eta kalitate handiko saskiratzeak lortu zituzten, 15 lortuz garaipena lortzeko.

Bukaerako emaitza 48-42 etxekoen alde. Pena handia sentsazio onak garaipenarekin ezin batu. Baino partiduak ez dituzunean ixten, horrelakoak gertatzeko arriskuan zaude. Beste ikasgai bat taldearentzat. Hala ere, taldeak puntu batengatik aberajea mantentzea lortu zuen, sailkapeneko laugarren postua babestuz.

Emaitzak ezin du estali 35 minutuen zehar egindako lan egokia edota edukitako jarrera zuzena. Aipatzekoa momenturo aulkitik iristen ziren animoak, hori bai dela talde bat. Jarrera honekin edozein erronka betetzeko gai izango dira neska hauek!

Badirudi, aspaldiko partez aste honetan jokalari guztiak egongo direla entrenatzeko egoeran, aspaldi ez duela taldeak honetaz disfrutatzen. Ea egoerari probetxu ateratzen dion taldeak entrenamendu onak burutzeko, eta denboraldia sentsazio onekin bukatzeko.

Datorren larunbatean, 12:15etan lidergoan berdinduta dagoen Cafes Aitona taldeak bisitatzen du Usabal, norgehiagoka politta dudik gabe. Ziur denok gozatzeko aukera izango dugula!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu