Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Amaiera ezin hobea

Azken partida jokatzea zegokion Take Uzturre taldeari eta ezarritako helburuak jada beterik zituzten arren, garaipen polit batekin itxi zuten aurtengo denboraldia.

Usabalen jokatu zuten norgehiagoka honetan, ohiko entrenatzaileak falta ziren eta Irati Amiano azken unean gaizki sentitzen hasi zenez, ez zuen jokatzeko aukerarik izan (hala ere, lan bikaina egin zuen aulkitik taldekideak animatuz). Zorionez, hau ez zen izan Takeko nesken gogoak behera egiteko arrazoia eta ezaguna zuten Goierriko aurkaria garaitzeko gogoz eman zioten hasiera partidari.

Tolosako neskak kontzentraturik hasi ziren, aurkariei markagailuan erraztasunez gailenduz. Hala ere, lehen laurdenaren amaieran kontzentrazioak ihes egin zien eta aurkariak ederki aprobetxatu zuten, lehen laurdena bi puntugatik irabaztea lortu zutelarik. Baina Tolosarrak bazekiten Goierriko neskei irabazteko gai zirela eta markagailuan azpitik zihoazela ikusteak txipa aldatzea eragin zien. Hortik aurrera defentsan oso lan ona egin zuten, bai pibotak beharrezkoa zenean laguntza gogorrak eginez, bai eta kanpoko jokalariak oso azkarrak ziren aurkariak geldituz. Erasoan ere, aukera ugari sortu zituzten, markagailuan gora egitea ahalbidetuz. Honela, gainontzeko laurden guztiak irabazi zituzten eta partida 50-42ko emaitzarekin bukatu zen.

Esan bezala, orokorrean nesken jarrera oso ona izan zen, bai kantxan eta bai aulkian! Talde politta osatzen dute Take Uzturreko neskek eta are amaiera polittagoa eman zien beren denboraldiari! Aupa neskak, zorionak!!

1,2,3… TAKE!!

menu
menu