Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidoari buelta emanez garaipena lortu

TAKE Amarotz taldeak garaipena lortu zuen luzapenean

Encounterraren ondorioz infantil errendimendu taldeak Usabal kiroldegiko beheko kantxan jokatzen zuen, zelai berri bat aurkari ezagun baten aurka. Etxeko taldeak denbora asko batera entrenatu gabe pasea zuen eta hori ahal bezala disimulatu nahi zuten Erik eta Josuren mutilek.

Taldea partidoan oso sartuta hasi zen baina pixkanaka indarrak jaisten hasi ziren eta Askatuak beraien kalitatea erakutsiz aurretik jarri zen erraz. 11 gora atsedenaldian.

Hori horrela izanik, tolosako taldeak partidu berri bat planteatu behar zuen egoerari buelta emateko, dinamika aldatu behar zuen, atakean oso arrisku gutxi sortzen zutelako. Pixkanaka baloia gehiago hasi ziren mugitzen eta beraien defentsa mugiarazten, hori markagailuan nabaritu egin zen pixkanaka hurbiltzen zihoazen heinean. Gainera, Askatuak taldeak beraien jokalari fuerteenak zelairatu zituenean gertatu zen. Etxeko taldeak markagailuari buelta eman zion arte.

Azkeneko laurdena amaitu aurretik, TAKE 3 puntu aurretik zihoan, baina kanpokoek lortu zuten berdintzea, eta laurdenaren azkeneko atakea TAKErentzako izanik ere, horrela bukatu zen norgehiagoka. Luzapenean bi taldeen indarrak eta gogoak neurtu ziren eta hartan ez dago TAKE bezain indartsu dagoen talderik, beraz 7 puntu aurretik jarri ziren eta partidua etxean geratu zen. ZORIONAK!! 1 2 3 TAKE!!

menu
menu