Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Akats zaharrak konpondu ezinik.

CD Internacional 30- TAKE Txindoki txiki 27

Aurreko asteko aurkari bera kantxan, CD Internacional, oraingoan Donostian jokatzea egokitu zitzaigun. Partidura joateko gogo falta nabari zen gure artean, beste behin jokatzeko beharrezko diren 8 jokalariak bildu ezinik azaltzekoak baikinen. Baliteke hau izatea lehen zatiaren markagailuaren erantzulea, 16-4 baitzen, abantaila etxean jokatzen zutenen alde.
Partiduaren lehen bi laurdenetan galdu xamar ibili ginen, atzean nahikoa estutu gabe, aurrean ere lan kaxkarra, eta hori gutxi izango balitz lortzen genituen jaurtiketak sartzen ere ez genuen asmatzen, laburtuz, atsedenaldira jokalariak burumakur eta entrenatzaileok zer egin jakin gabe. Atsedenaldiak ordea 7 jokalariak deskantsatzeko balio izateaz gain esnatu eta jokoan bete-betean sartzeko balio izan zigun.
Defentsan egiten ari ginen lana hobetu genuen, jokoa gogortu, lehen 20 minutuetan bi falta besterik ez baikenituen egin. Aurrean ere hobeto antolatu eta puntuak lortzen hasi ziren gure neskak… Eta egindako lan gogorrak emaitzak izan zituen, hirugarren laurdena irabazteaz gain azken laurdenean zortzi puntuko abantaila lortu baikenuen, ez ordea lehenago aurkariak atera zigun aldea betetzeko lain. Gauzak honela 30-27 bukatu zen partidua, gure neskek gurasoak txoratuta eta entrenatzaileok jokalarietaz maiteminduta. Partidu polita izan zen benetan, nahiz eta lehen bi zatietan tolosarrak lokarturik egon eta emaitza ofiziala 20-0 izan.
Aurtengo denboraldia amaitu da, baina oraindik udaberriko txapelketa geratzen zaigu azken agurra emateko hortaz, lanean jarraitzera, animo neskak!

1,2,3… TAKE!

menu
menu