Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ERNIO 21-57 HONDARRIBI

Igandean jokatutako partidan gure neskek ezin izan zuten liderra garaitu. Borrokan jarraitzen dute neskek.

Hasieratik ikusi genuen partida gogorra izango zela. Baina gure neskek, ez zuten galtzeko ezer eta partidu borobil bat egiteko asmotan zeuden. Beroketan, partiduko epailea etorriko ez zela jakin genuen eta entrenatzaileetako batek epaile lanak egin behar izan zituen.

Neskak gogor irten ziren kantxara lehen minututik, baina liderraren kalitatea ez zen atzean geratzen. Horrela, markagailuan atzetik baina partiduan erabat sartuta geunden. Atsedenaldira 10 puntu azpitik iritsi ginen. Defentsa atzeratuekin eta laguntzen kontuekin genituen arazo nabarmenenak. Beraz, atsedenaldian horri buruzko hainbat jarraibide eman eta bigarren zatia hasi zen.

Bigarren zatia beste kontu bat izan zen. Beraiek, beste martxa bat ezarri zioten partidari eta guk jarraitzeko arazo handiak izan genituen. Horrela, bigarren zati osoan 2 puntu soilik eskuratu genituen eta beraiek partidua kontrolpean izan zuten.

Ligako azken partida jolastu genuen, eta nabarmen geratu zen aurretik lan handia dugula egiteko. Baina horrela jarraituz gero lortuko dugu talde bezala eta indibidualki hobetzea! Asteburu honetan, ordiziko taldearen aurka izango dugu norgehiagoka , eta hurrengo astean berriro!

Urte guztian egindako lanak bukaera on bat merezi du, eta lortuko dugu! Aupa neskak!!

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu