Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiko azken partiduetako bat eta urteko partidurik borrokatuena.

TAKE Iurre taberna 54- EGI Luze Oiarso 44

Larunbat goizean Usabal kiroldegiko beheko kantxan jokatu zuten Errenteriako taldearen aurka urdinek. Beroketan izugarrizko gogoa zegoela zirudien. Aurreko partiduetan erakutsitako joko eskasarengatik beldurra bazen partidua nondik joango ote zen.

Bai lehenengo zatian eta baita bigarrenean izugarrizko saskibaloia jokatu zuten baina ez saskiratzeak lortzen zituztelako baizik eta defentsa aparta egin zutelako. Denek eduki zuten beraien momentua saskiari begira baina atzean eginiko lana izan zen aipagarriena.

Hirugarren laurdenean EErenteriako taldea indartsu hasi zen eta kanpoko jaurtiketa batzuk sartuz markagailua estutu zuten. Hutsartea eskatu ostean berriro ere lanean hasi ziren defentsatik eta azken laurdenean markagailuko diferentzia ondo gestionatu zuten.

Pena azken partiduan horrelako partida jokatzea. Akatsetaz ikasi eta hurrengo urtean egurra hasieratik. 1,2,3 take

menu
menu