Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partiduko emaitzak axola ez duenean.

Izugarrizko denboraldia lehen mailako infantil mutilena. Ez emaitza aldetik ona izan delako, baizik eta ikasi eta hobetu duten guztiagatik

Partiduak, hasiera bikaina izan zuen defentsa onak eta errebotean nagusi, arazoa, saskiari begira huts egiten zutela urdinek. Falta ugari izan zenez laurden luzea eta jokalarietan nekea nabari bazen ere laurdena bikain jokatu zuten.

Intxaurrondoko taldeak bigarren laurden honetan partidua beraien boltsikoan sartu zuen. Tolosarrek ez zuten saskira botatzen ere eta izugarrizko defentsa eta trantsizioak eginez partidua hautsi zuten.

Hirugarren laurden ona egin arren, ezinezkoa izan zen markagailuan gerturatzea eta indarrak gutxitzen joan ziren bezela beraiek azken golpe batez partidua bukatu zuten.

Entrenatzailearen hitzetan, izugarrizko denboraldia. Oso harro eginiko denboraldiarekin eta oso pozik erakutsi duten gogoarengatik. Asko ikasi dute jokalariek eta askoz ere gehiago entrenatzaileek. Aipamen berezia Josu Perurena bigarren entrenatzaileari eginiko lanarengatik.

1,2,3 takeeee

menu
menu