Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zoriontzeko lana, garaipenaren saririk gabe.

TAKE Aralar Kirolak 36-43 galdu zuen, Cafes Aitona talde indartsuaren aurka.

Gogotsu aurpegiratzen zuen taldeak ligako azken norgehiagoka. Azken bi asteetako entrenamenduak kalitate handikoak izan dira taldean, behingoz gorako kantxa handian jokatuko zuten norgehiagoka, eta azken asteetan taldea ahuldu duten lesioak atzean geratzen zirela zirudien. Tamalez, larunbatean Lide-k ezin izan zuen partidura agertu, eta talde dinamikan sartuta dauden kadeteek, ordu berean zuten beraien norgehiagoka. Beraz soilik 8 jokalari, baino gogoak soberan.

Zoritxarrez, lehia berri txarrenarekin hasi zen. Partiduko lehen defentsan, Leyre Jauregik beste behin txorkatila okertu zuen, aulkirako bidea aurpegiratuz zuzenean. Pena handia. Hemendik animo guztiak Leyre-ntzat, denboraldi zaila lesio aldetik, baino egiten ari den lana, txorkatilak uzten diotenen, aipatzekoa! Animo Leyre!

Lehen kolpe honek, eragina izan zuen taldearengan, 7 jokalari soilik, eta aurrean lauko finala jokatuko duen Askatuak beldurgarria. Gauzak horrela, 0-9ko partziala jaso zuten gure neskek, baino hemendik aurrera ikusi zena, jokalariak zoriontzekoa izan zen.

Ainarak markagailua ireki zuen seigarren minutuan, eta hemendik bukaeraraino, Tolosarrek edozein mailako aurkariari aurpegira begiratzeko gai direla erakutsi zuten. Defentsan egundoko intentsitatea: 1x1-eko defentsetan %100-a ematen zuten, eta laguntzak beti iristeko prest ziren. Askotan ikusi da intentsitate hau talde honetan, eta entrenatzaileei ez zien ezustean harrapatu. Baino eraso estatikoan ikusi zen baloi mugimendua, Donostikoen defentsa egokiaren aurka, ez da askotan ikusi aurten. Baloi gabeko mozketak, alde batetik besterako baloi mugimendua, baloiak barruan sartzen ziren… Disfrutatzeko jokoa.

Atsedenaldira, desabantaila hasierako 9 puntukoa zen. 14-23 Askatuak aurretik.

Bigarren zatian gauzek antzera jarraitu zuten. Nahiz eta Donostiarrek inoiz ez galdu beraien abantaila, esan beharra dago, ez zela TAKEko nesken akatsei esker izan, baizik eta aurkariak zuen kalitateak ematen zizkien saskiraketei esker. Defentsek egokiak izaten jarraitu zuten norgehiagoka osoan zehar, eta aurkariaren nagusitasuna nabaria izanda ere, Tolosarrek ez zituzten inongo momentuan besoak jaitsi.

Etxekoek azken minutuetan lortutako partzial bati esker, markagailua estutu zen, bukaerako emaitza 36-43koa izanik Donostiarren alde. Diferentzia nabaria lehen itzuliko partiduarekin, non Askatuakek 30 puntugatik irabazi zuen.

Ez da lehenengo aldia aurten, porrot baten ostean taldea zoriontzen dugula, baino benetan merezi dutela iruditzen zaigu. Zazpi jokalari izanda, aurkariak zuen abantaila handia zen paperean, baino egindako esfortzuari esker, jokalariek lortu zuten abantaila hori kantxan ez nabaritzea. Zorionak ekipo!!

Denboraldiarekin bukatzeko, joan eta etorri bat jokatuko du taldeak Hondarribiako taldearen aurka. Lehen fasean elkarrekin lehiatu zuten bi taldeek, eta kasu horretan Hondarribikoek bi norgehiagokak irabazi zituzten ligako lidergoa eskuratuz. Aukera ezin hobea taldeak denboraldian zehar aurrerapausoak eman dituen hala ez neurtzeko. Ea lesioekin zortea duten, eta denboraldia denak batera jokatzen bukatzeko aukera duten.

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu