Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LANAREN SARIA.

TAKE Usabalek 23-39 irabazi zuen Oiarso taldearen aurka.

Aurreko asteburuan igande goizean jokatu zuten Errenterian Oiarso taldearen aurka. Taldeak partida txukun bat burutu nahi zuen aurreko partidako zapore txarra kendu nahian.

Partidua ez zen nahi bezala hasi, eta igande goiza zela edo lehenengo bost minutuetan lokartuta atera ziren kantxara. Baina lehen laurdeneko beste bost minutuetan esnatzea lortu zuten eta defentsan estutuz eta eraso azkarrak burutuz sei puntuko abantailarekin amaitzea lortu zuten lehen laurdena.

Bigarren laurdenean partida erabakitzeko gogoz kantxaratu ziren Tolosarrak. Defentsan oso sendo aritu ziren eta horren ondorioz kontraeraso azkarrak eginez. Horrela, atsedenaldira 14 puntuko abantailarekin iritsi ziren. Aipatzekoa laurden honetan 2 puntu bakarrik jaso zituztela.

Bigarren zatiak lehenengoaren antza handia eduki zuen, defentsan gogor, nahiz eta momentu batzuetan eskuak jaitsi, eta erasoan kontraeraso azkarrez baliatuz puntuak lortu. Azken zati honetan atsedenaldira heldu ziren abantaila ondo kudeatu zuten eta garaipena etxera ekarri zuten. Zati honetan ordea erasoan baloia mugitzeko eta baloirik gabe mugitzeko ditugun arazoak argi geratu ziren.

Hurrengo astean multzoko azken partida, ea sentsazio onekin amaitzen dugun.

1,2,3…TAKE

menu
menu