Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZAZPI EGUNETATIK BEHIN IZATEN DA LARUNBATA

Taketarren alde TAKE eta Iraurgiren arteko norgehiagoka.

Usabalen aritzea tokatu zitzaien larunbatean horren lagunak diren Julen, Iker, Unai… Azpeitiko Gari, Beñat eta konpainiarekin. Partido oso polita, bi taldeek gogo handiz espero zutena edo gureek behintzat bai, ondo pasatzeko gogoz.

Estu joan zen partidoa hasieratik, saskibaloi ausarta, erasokorra eta intentsitate handikoa bi taldeek erakutsi zutena. Gauzak honela, etxekoek puntu bateko aldea zuten 10 minuturen ondoren. Bigarren laurdenean, gauzak hari beretik jarraitu zuten,defentsen kalitatea hobetu eta jaurtiketa libre gutxiago egon ziren, hala ere markagailuak parekatuta jarraitu zuen eta bi puntuz aurretik joan ziren etxekoak aldageletara.

Bigarren zatian zalantzak agertu ziren etxekoen partetik, aurreko astetako minutu txarrak ekiditea baldin bazen partiduko helburuetako bat hirugarren laurden honetan ez zuten lortu eta erasoan burua galduz ez zituzten saskiraketa aukerak topatzen, ondorioz, Azpeitikoek markagailua irauli eta 7 puntuz aurretik sartu ziren azken laurdenean.

Azken laurdenean ordea, irabazi nahi duenaren gosea atera zuten defentsan, 3 baloi lapurtu eta 6 puntu errexekin markagailuan gerturatu eta konfidantza hartu zuten berriro ere. Erasoak orduan, zentzudunak izaten hasi ziren berriro eta luzapena behartzea lortu zuten etxekoek.

Luzapena, txanpona airera eta etxekoen alde erori zen. Luzapenaren hasieran Markelek lesionatuta irten behar izan bazuen ere, Aitor jarri zen bere lekuan eta aurkariak baino azkarragoa zela erakutsiz hauspoa eman zuten bi saskiratze erraz lortu zituen. Partidua amaitzeko, zorte pixka bat, lan asko egin duenaren saria, Julen izan bazen ere saskiratzailea, meritua talde osoarena izan zen momentu garrantzitsuetan sekulako defentsa onak egin eta bi aldiz izan zutelako erabakitzeko aukera, bigarrengoa aprobetxatuz.

Lanean jarraitzea tokatzen da orain, datorren astean Gasteizen jokatuko dute Araberri talde Arabarraren aurka. Partidu zaila, lehenengo garaipenaren bila dabiltza haiek eta badakigu zer gertatzen den horrelakoetan, erdi lo atera eta denbora luzez damutu. Egoera guztietan hoberena emateko gaitasuna dutela erakutsi behar dute.

Aupa mutilak, segi lanean, jarraitu disfrutatzen!!!

1,2,3…TAKE!!!

menu
menu